2012/06/03

Gaur euskal musika!

Gaur euskal musika izanen dugu Etxarri Aranazko plazan, arratsaldeko 19:00etan.

JUAN MARI BELTRAN

Antolatzailea: Etxarri Aranazko udala

Euria ari badu, kultur etxean izanen da!


ZURE ZIZTADA ERE BAI!!!

BERRIAREN ALDEKO KANPAINA: BILERA IREKIA ALTSASUN


Berria taldeak egitasmoa babesteko kanpaina abiatu du: Zure ziztada 
behar dugu. Han-hemenka ari dira berria lagunen babesa jasotzen, eta, 
gurean, heldu den astean, bilera berezia eginen dute Altsasun. 
Horretara Berria taldeko ordezkariak etorriko zaizkigu, eta 
egitasmoaren egoeraren berri emanen digute bertatik bertara, 
kanpainaren nondik norakoak azaltzearekin batera. Bilera zabala izanen 
da, eta herritar oro gonbidatuta dago.

Hona hemen bileraren egutegia:


 * Altsasun, ekainaren 5ean, asteartearekin, 19:00etan, Iortia kultur 
gunean, Joanmari Larrarte egonen da.



Egitasmoaren info gehiago:

http://berria.info/berrialaguna/

2012/06/02

Aizu, euskaldun!

Ez zaitez sekula espaloitik jaitsi!!!!

2012/06/01

ETXARRI ARANAZKO PLAZA EUSKALDUNEZ BETETA

Elkartu gara, Etxarri Aranazko mintzakide talde OSOA, ostiralero bezala plazan eta aurkitu dugunak IKARAGARRI POZTU GAITU!

Etxarri Aranazko AEK-ko ikasle taldea han zen  ikasturtea despeditzen (klaseak) eta PILO-PILO bat ziren!!!

Eta gero gu haien alboan eseri gara pote bat hartzeko, bero handiegia egiten baitzuen, eta PLAZA BETE DUGU!!!!!

Pare bat egun barru BERRI ON-ON BAT DAUKATELA esan digute!!! Ea zer den!!!